XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gatzak

Gatzak azidoen hidrogenoaren ordez elementu metalikoa jartzean eratzen diren konposatuak dira.

Gatzen formulazioa

Gatzen formulaziorako, kontutan izan behar da lehenik eta behin, ionizazio-prozesuan azidoak hidrogenoa galtzen badu, molekularen enparauak lortzen duen karga negatiboa, azidoak zituen hidrogeno-atomoen kopuruaren bezainbestekoa dela.

Jarraian, lehenago aipaturiko azidoei dagozkien anioien izenak ikus ditzakegu.

Azidoen anioien adibideak
ClO- hipokloritoa
ClOsub2 kloritoa
ClOampsub3; kloratoa
ClOampsub4; perkloratoa
IOampsub3; iodatoa
SOampsup2;ampsub3; sulfitoa
SOampsup2;ampsub4; sulfatoa
NOsub2 nitritoa
NOampsub3; nitratoa
POampsup3;ampsub3; fosfonatoa
POampsub3;ampsup3; fosfatoa
COsub2ampsub3; karbonatoa

Izen hauek lortzeko, modu honetan aldatu dugu azidoaren izena:

-Azidoaren -oso atzizkia -ito bihurtu da.

-Azidoaren -iko atzizkia -ato bihurtu da.

31. Azido bromikoaren formula HBampsubr;Oampsub3; da.

Ondoriozta itzazu anioiaren formula eta izena.

Orain esan dezakegu, gatzak metal batek eta azidotik eratorritako anioi batek eraturiko konposatu bitarrak direla.

Anioiari azpindizeren bat esleitu behar bazaio (metalari dagokiona), parentesi artean idazten da zenbaki erromatarrez.

Gatzen adibideak
=cAc=Oampsub3; kaltzio karbonatoa
Fe(NOsub2)sub2 burdina (II) nitritoa, nitrito ferrosoa
Fe(NOsub2)ampsub3; burdina (III) nitritoa, nitrito ferrikoa
CUsub2SOampsub4; kobre (I) sulfatoa, sulfato kuprosoa
CUSOampsub4; kobre (II) sulfatoa, sulfato kuprikoa
Sn(ClO)sub2 eztainu (II) hipokloritoa, hipoklorito eztainosa
Sn(ClO)ampsub4; eztainu (IV) hipokloritoa, hipoklorito eztainikoa

32. Ondoko gatzen izenak esan: ZnCOampsub3;, Agampsub3;POampsub4;, Ba(NOampsub3;)sub2, Al(ClOsub2)ampsub3;, Nasub2SOampsub3;, CO(NOsub2)sub2, HgClOampsub4;, =fEp=Oampsub3;, Pb(SOampsub4;)sub2, Ni(ClOampsub3;)ampsub3;.

Kaltzio karbonatoa kararriak deritzen harrien osagai kimiko nagusia da.

Harri horiek mota askotakoak izan daitezke eta oso ugariak dira lurrazalean. Harri horietako asko hondo ozeanikoetan metatutako sedimentuen transformazioz sorturikoak dira, denborarekin hondo horiek azaleratu egin direlarik.

Haitzuloetako estalaktitak eta estalagmitak kaltzio karbonatoaren pilaketaz eratu dira, karbonato hori disolbaturik zeukan ura poliki-poliki lurruntzearen ondorioz.

Kaltzio fosfatoa, Caampsub3;(POampsub4;)sub2, gure hezurretako osagai nagusia da.

Naturan ere ageri da zenbait arrokatan, itsas sedimentu organikoetatik eratorritako arroketan hain zuzen ere.

Afrikaren iparraldean bereziki ugariak dira fosfatoak.

Ongarri fosfatatuak fabrikatzeko erabiltzen dira, horretarako fosfatoak azido sulfurikoaz tratatu behar izaten direlarik.